XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOAN MARI IRIGOIEN

Altzan jaio zen 1948. urtean.

Injeniaritza industriala ikasi arren ere, ez du arlo honetan lan egin.

Futbolari aritu zen zenbait taldetan,Sansen ere jokatu zuelarik.

Hau ere utzirik, Bilbon medikuntza ikasten hasi zen, denbora laburrera berriz ere bertan behera lagatuz.

Krisialdi batetik aldegin nahirik Hego Amerikara doa Amazonaseko oihanera.

Baina gaisotu egin zen eta Caracas-en fisika eta matematika klaseak ematen urtebete igaro behar izan zuen.

Ondoren Euskal Herrira itzuli zen, bere lehen argitalpenak burutuz.

Hasieratik ikusiko zuen bere lan guztiek saria lortu izan zutela literatur lehiaketetan.

Euskal Herria gai duelarik, Altza bere herriaren deuseztapenak, hiritartze prozesu zitalak lorratz sakona utzi zuen betiko idazlearengan.

Idazlanik behinenak: - Poesian: Hutsetik esperantzara (1974).

- Elaberrian:
Oilarraren promesa (1976)
Poliedroaren ostoak (1981)
Udazkenaren balkoitik (1986).

JOAN MARI IRIGOIEN

Orain arte hiru elaberri idatzi ditu: Oilarraren promesa (1976), Altzak (idazlearen jaioterria) eta Euskal Herriaren egoerak inspiraturiko elaberri sinbolikoa.

Poliedroaren ostoak (1981), Euskal Herriaren historian zehar abiatuz, garai desberdinetako istorio eta pasadizoz karlistadetatik gaur egunera artekoak osoturiko collage antzeko elaberria.

Dituen zati edo hosto guztiek, batera, gure gizartearen ikuspegi osoago bat eskaini nahi digute.

Liburuaren balioa narraziorako erraztasun eta trebetasunean datza, alde batetik; bestetik, Euskal Herriko mitoetan sakondu nahia ere azpimarratzekoa da.

Iturriei dagokienez, Hego Ameriketako nobelagintzaren zantzuak nabari-nabariak dira Irigoienen obra honetan.

Udazkenaren balkoitik (1986an idatzia) bere azken nobela sarituan gaztaroko giroa isladatu nahi izan du idazleak, elaberri testimoniala burutuz.

Formaren aldetik, berriz, aurrekoak baino sinpleagoa da, irakurlegoarengana aiseago heltzeko asmotan.